XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Helvella elastica Bull.

Sin.: Leptopodia elastica (Bull.) Bond.

Eusk.: Mitra malgua. Cast.: Oreja de gato de pie liso. Cat.: Orella de gat de pen llis. Fran.: Helvelle elastique.

Nahiko arrunta Euskal Herrian.

Uda-udazken aldean atera ohi da lur beran edo humus-ean, hosto zabal eta konifero-basoetan.

Perretxiko ertaina da, fruitu-gorputzak 10 bat cm-ko altuera izan dezake, eta txapelaz eta hankaz osaturik dago.

Txapelak 2-4 cm-ko zabalera du eta beherantz biltzen diren bi gingilez osaturik dago, eta bizikleta-silinaren forma izan ohi du.

Gingil horiek modulatuak dira, eta ez tolestuak edo zaintsuak Helvella perretxikoetan bezala; goialdea edo himenioa errauts-gris kolorekoa da edo arrexka, eta behealde antzua kolore zurikoa edo krema-kolorekoa.

Hanka, 4-7 x 0,3-0,6 cm-koa, hutsa da, sarritan zapaldua; hanka-azala, berriz, leuna, matea, zuria, goialdea pruinaduna eta diametro txikiagokoa, eta oina erdi erraboilduna.

Mami elastikoa, mehea,. kolore zurixkakoa, zapore gozokoa eta ia usainik gabea.

Arrautza-formako esporak, leunak, gardenak, ttanttadunak eta ez amilioideak.

Garrantzi praktikoa: Ez da jangarria, zenbait autorek erdipurdiko jangarritzat jotzen badute ere, erdi egina jaten baldin bada pozoiketak sorraraz bailitzake.

Perretxiko honek izena oso aproposa du, oso elastikoa baita eta okertu eta dobla baitezakegu hautsi gabe.

Helvella ephippium-ek ere antz handia du txapelaren forman, baina txikiagoa da, txapelaren behealdea grisaxka eta balusatuagoa du eta ezaugarri mikroskopikoak bestelakoak ditu.